Euskara  |  Castellano  

Proiektuak

BARDIPADAra BISITA-GUJERAT-

Bardipadara Bisita -Gujerat-

Joan den uztailaren 20 eta 23bitartean Lucia, Clara eta hirurok Gujerateko Jesuitek Bardipadan duten misioan izan ginen. Andoni eta Karmelorekin Anekalen bat egin aurretik egitera gindoazen etapa ezberdinen artean lehena zen..

bardipada1

Bardipadara heldu orduko gaua zen. Ordu batzuk arinago, Inaziok -Ignacio Galdos, S.J.- Valsadeko tren geltokian jaso gintuen eta dei bat egiten ari zen mobilez, etxeko bide atarira heltzen geundela jakinarazteko han zeudenei.

Inondik inora imajinatzerik ez zegoena, gaur egungo bezalako keinu eta abegitasun irkinen garaietan, imajina genezakenik ongi etorririk beroena opako zigutenik. Vedruna ahizpek eta Jesuitek sostengatzen duten egoitzetako neska-mutil guztiak abezti gozoz eta kandela bakar batzurenpean hartu gintuzten.

Bardipadan egoitzik zegoenik ere ez genekien eta hango iha 800 ikasleek emozioz gainezka, lotzaz beteta eta aurpegiak gorri-gorri geneuzkala zeharkatu behar izan genuen pasabide bat egin ziguten.  Hori bizi izan eta gero etorri ziren komunitatekoen harrera, Inazioren ongietorriko hitzak eta ongietorri beraren oroimena amets bat bezalakoan geratzen da.

bardipada2

Hurrengo egun biak -hirugarrenean bidaian aurrerantz jo behar genuen eta-  ez ziren lehenengoagatik hitzalpean geratu.  Hurbileko herrixketako eskola batzuk ezagutu genituen, esne-kooperatiben funtzionamendua ezagutu genuen zehatz-mehatz, Inazioren lekukoak izan ginen ospakizun batzuetan, beraien etxeetan egon eta otorduak ere izan genituen. Baita  arrozadietan pasiadak emateko aukera ere izan genuen, baita bakarrik ere. Egun ahaztezinak.

Gujerat hegoaldean ezagutu ditugun Adivasiak, behinik-behin, oso jende  atsegina eta berezkoa da. Inazio eta bere kideak 1964ean heldu ziren herrixka hauetara. Herrialde honetako “aborigenak”, antzinatiko biztanleak izan arren, gizartetik kanpo eta baztertuak izan direnei hezkuntza, eskubideak eta aukera berdintasuna ahalbideratzen lagundu die Inaziok eta bere lagunek.

Inazioren historia eta burutzen ari diren misioari buruz xehetasunak jakiteko, oso gomendagarria, gozagarria, Alboaneko gure lagunek Inaziori egin zieten elkarrizketa. Honek Bilbora egin zuen bidai batetan eskainitakoa-  - www.alboan.org/portal/seccion.asp?N=277 -.

Inaziok eta biok adiskide dugun Jose Antonio Osaba izan zen, Karmelok eta biok Anekalera egin genuen lehen bidaia zela eta, hezkuntzaz, abelzaintzaz, esnetegietaz, nekazaritzaz, emakumeen taldetaz eta abarri buruz Gujeraten duten  eskarmentua ezagutzera  joan behar genuela tematu gintuena 2010ean.

Vedruna ahizpek eta Jesuiten komunitateak merezitako oinarrian duten Jose Antonio Osabak, ordezkatzen duen Foro Rural Mundialetik landutako egitasmoei esker, gune honetako adivasiei aspaldidanik ari da laguntzen, batez ere nekazal arloko gaietan.

Arrozgintzarako terrazak eratzea, emakumeen taldeek gidatutako abelzaintzaren eta esne ekoizpenaren  sustapena, landuta dauden haranen inguruetako basoen ustiapen neurtua eta adivasiek duten antolakuntza erreztasunak, herrialde hau ezagutzen ez duten gu bezalako bisitariei,, ustekabean Bardipadako paisaiak eta herrixkak izugarri politak eriztera garamatza: geometri ezberdinetako arroztegiak, lastoz eta pezoz eginiko “baserriak”, teka basoak, mendixka bortitzaK, ...

Luzaroan gogoratuko ditugu adivasien elizkizunak (bertokoak diren errituak eta sinesmen batzuez gain, Inazioak, berezkoa duten ksomogonia, lurra eta naturarekin duten harremana sartu ditu liturgian); ezin izango ditu berehala ahaztu , ezagutu genituen eskola txikietako irakasleen pedagogia; egoera guztiak burutzen dituzten abesti eta dantzak; Arroza ereiten ari diran bitartean andra-gizonak duten alaitasuna, Inazio berak -eratu duen erakustoki etnografikoa bisitatzen geunden bitartean- adivasiei buruz pasioz hizketan, dituzten ohituretaz, bizitza ulertzeko moduaz, zailtasunetaz...

Gure eskerrik beroenak, bereziki, mahaia, abestiak eta poztasun ugari partekatu dituguzan Inazio eta, euskal abestiak ere erakutzi dizkien, bere kideei -Jesuiten elkartea- eta ahizpa Vedrunei.12) Gaur daino Luciak eta Klarak gogorarazten dute beraientzat oso berezia den bizipen bat. Alaitasunez elkarrekin bizi diren, bizitzarekin eta pertsonekin oso harreman sendoa duten gizon-emakumeekin bizi izan zituzten egunen jarduna

Batzuekin eta besteekin bizi genituen lehenengo minututik azkeneraino beraien kide egin gintuzten.  Anekalerako gure lanei begira ikasi eta baieztatu ahal izan genituen gauza guztiengatik bai gure baita TALDEKAren eskerrik beroenak.

Bardipadako komunitatearekin eta Inazio Galdosekin izan dugun estreinako harremana eta bisita izatea espero dugu. Besarkada bat guztiei.

bardipada3

Anton Enziondo