Euskara  |  Castellano  

Jarduteko Arloak

actuacion-01

Dagoeneko sei urte badira TALDEKA sortu zenetik eta egitasmo bi ditu abian. Lehenengoa Indiako Karnataka estatuko Anekalen kokatzen da. Bertoko Jesuiten eskutik Dalit kastako ume eta gazteei zuzendutako hezkuntza garapen ekimen baten partaide gara.
Hasiera batean HOSTEL bat -neska-mutilentzako egoitza- mantenitzen laguntzea izan da gure partaidetza. Haur lanak egitera behartuak izatetik eskolatzea bideratzen diete toki honetan. Denbora aurrerantz joan ahala, gure lankidetza Balajyothi Hostelen behar izan orokorretara zabaltzen joan da. Dalit umeen eskolatzea ziurtatuz gain egoitzetako eraikinen hobekuntzari heldu diogu. Adibidez, edateko ur putsuak eraikiz.
Bigarren egitasmoa Afrikar kontinentean kokatzen da, Kongoko Errepublika Demokratikoan. Hasiera batean, Kinzikin, hiru geletako baserri-guneko ikastetxe bat eraikitzen oinarritu ginen. Kongoko fraide Asunzionistekin harreman hurbil eta onuragarriak ezarri ditugu.
 

Taldeka duela gutxi amaitutzat eman dut Palenqueko kantoian (Ekuador) lehen hezkuntza eta lanbide hastapenerako proiektu integrala osatzen duen lehen kanpo-proiektua. Bertakoekin harremanak mantenduz geure proiektuari jarraipen egokia ematen.

Ekuador bezalako estatu pobretutako batek kooperazio erakundeei eskaintzen dien aukeren sorta sekulakoa da. Taldekan bere errealitate konplexuaren zati bat ezagutzen dugunez, alor zehatz batean lan egitea erabaki dugu: hezkuntzan. Errealitate zehatza ikertzea eta ezagutzea baliokoa izango da momentu horretan dauzkagun baliabideak bereziki landu eta aztertutako proiektuan bideratzen baditugu; eta betiere, bakunetik (honek ez du errazena denik esan nahi) osotasuna eraikitzen dela jakinik.

Barrura begira Getxon (Bizkaia) lehen hezkuntzako umeentzako eskola-indartzearen esperientzia dena ere amaitutzat eman dugu. "Proiektuen" sailean zehatzago azalduta daude.

Kooperazio munduan jarduteak prestakuntza eskatzen du. Horregatik, Taldekaren zuzendaritzako zein kolaboratzaileok onartzen dugu ezinbestekoa dela prestakuntza izatea taldekide izateko.

actuacion-04

Gure proiektuan gazteen parte-hartzeak lehentasuna dauka. Mundu solidario batean sinesten dugu eta horregatik gure seme-alabei, kultur-aniztasuna, printzipio moral eta unibertsalak eta munduaren ikuspegi orokor eta prospektiboa utzi behar diegula uste dugu. Geroa beraiena da eta ezin diegu iparrik gabeko mundu ilunik utzi. Bai, ordea, begietara begiratu eta esan "Zuen txanda da. Prestatu dizuegu bidea."

1789ko iraultzaren hiru printzipioetatik -libertatea, berdintasuna eta anaitasuna- azken honek ez duela giza eskubideak errekonozitzeko prozesu historikoan ondoriorik izan uste izan den arren, gure iritziz elkartasun eskubideak giza eskubideen oinarrizko mailan egon beharko ziren. Sarritan elkartasuna eta giza eskubideen kontzeptuen lotura gaitzespena edota indiferentzia sortu izan badute ere, eta oraindik ere eztabaida pizten duten, Taldekan elkartasun eskubideak giza eskubideen kategoria berria direla pentsatzen dugu.


© 2006 Taldeka Lagunduz | Irisgarritasuna | Site by punto y pixel | [Valid HTML 4.01 Strict]  [CSS válido]  [Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI]