Euskara  |  Castellano  

Los Beatles

 

Los Beatles en India

1) Indiako txangoa eta gero, banda britainiarrak bere arrakastarik handiena grabatu zuen "The White Album" (Apple Records, 1968).
Indiak ez zaitu inoiz hotz uzten. Ezta nazioarteko pop izarrik distiratsuenak ere.. 1968, Beatlesek edoze musikariren ametza lortua zuten. Mundu guztia bere esku zegoen baina dena ez zegoen bere tokian.
"Arrakasta eta dirua ditugu baina hori ez da maitasuna, ez da pakea"  esan zuen behin George Harrisonek. Bizitzan behin bada ere edozein amaren semeri gertatu litzaiokena suertatu zitzaien: mistikaren deia somatu zuten.
2) Bizitzari sentsua bilatzeko momentua heldua zuten. Eta munduko zein tokitan arnas zitekeen mistikotasunik gehien?
Indiarekin izan zuten halako zerikusia Galesen hasi zen. Han, Mahesh Yogi Maharishiak maditazio transzendentalari buruz emandako ikastaro batean hartu zuten parte. Liverpooldarrak espirituaren amildegien barrena zebiltzan bitartean Brian Epstein, beraien managerrak pirula gaindozi baten ondorioz hila aurkitua izan zen. Hustasunaren sentsazioa areagotzen zijoan momentu haretan, Albizteak ihesaldia eragin zuen.  Prentsarengandik urrun, jarraitzaileengandik eta Mendebaldetik ere.
Rishikesh, munduko yogaren hiriburua, izan zen beraien helbidea, mundutik at. Han, Ganga ibai sakratuaren ertzetan, Maharishi guruak bere ashram (elkarte espirituala) propioa zuen. Haraino heldu ziren Beatlesak, zuten izar itxuraz erantziak, beraien buruak izaten ikasi zuten. Aspertu zirenerarte.
3) Emaitz probetxuzkoa izan zen: Ezaguna izan zen "Album Zuria" (The Wihite Album) osatuko zuten hogeitamar abesti baino gehiago. Beatles bakoitzak bere benetako ezaugarriak plazaratuko zituen LP bikoitza. Indiako egonaldiak zerikusirik izango zuen?.
Beatlesak Indian asmatu zituzten abestirik entzutetsuenetarikoak hauek dira...
"Dear Prudence"
1968ko hasieretan Beatlesekin Maharsihiren ashramean egonaldia partekatu zuen, Mia Farrowren ahizpa, Prudence Farrowri eskeinita dago. Meditazioarekin itsututako Prudence, komunitatearengandik bakartu zen eta bere logelatik iha ez zen irten bandaren egonaldian.
Farrowren egoeraz arduratuta, Lennonek itxialditik irtetzera gonbidatzen zuen abesti bat idatzi zion (Dear Prudence, won't you come out to play?/ Prudence laztana, ez al zara jolastera irtengo?). Prudence Meditazio Traszendentaleko (TM) irakaslea izatera helduko zen.
4) "Sexy Sadie"
hasiera batean "The Maharishi Song" deitua izango zen abeztia, taldeak bere gurua zenarengandik jaso zuen etsipenean iradokitzen da. Maharisihiak Beatlesen diruekiko ustezko gogoak eta komunitateko emakumeekin ustez zituen arreman sexualei buzruzko esamesek (Mia Farrow bera limurtzen saiatu zela diotenak ere badira) taldea etsi zuen eta Beatlesek abesti hau dedikatu zioten (Sexy Sadie, ser egin duzu? Mundu guztiari adarra jo zenion.")
John Indiako egonaldiaz aspertezen hasia zen. Ez zen meditatzeak esfortzu gehiegirik behar zuenik baizik eta loezina eragiten zion. Horretaz gain, ashramak ez zuen ez drogarik ez alkoholik baimentzen eta Johnek edaria eta zigarroak faltan botatzen zituen. Yokoz gain. ("Nekatuta nago, ezin izan dut begirik itxi/ Hain nekatuta nago, gogoa hondatua dut/ Jaiki behar dudan galdetzen diot nere buruari/ eta zurrut bat prestatu").


5) Egileari buruz: Nona Rubio Indietako Elkarte Geografikoko kolaboratzailea da. Bidaiatzea oso gogoko du eta barrutik ezagutu nahi izan ezkero oso eraman handikoa izan behar dugula barne hartu ezinezko herri bati buruzko historioak kontatzen dizkigu. Argibide gehiagotarako: Nortzuk gara.

 

 

 


© 2006 Taldeka Lagunduz | Accesibilidad | Site by punto y pixel | [Valid HTML 4.01 Strict]  [CSS válido]  [Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI]