Euskara  |  Castellano  

Proiektuak

KINZIKIKO HERRIAREKIN ELKARLANERAKO EGITASMOA

Egitasmoa Kinziki herrian kokatzen da. Congo Errepublika Demokratikoko Kiwu Oparraldeko Mbau Lurraldean. TALDEKAk Congon Butemboko Asunzionistekin egiten du lan..

TESTUINGURU SOZIOEKONOMIKOA

Mbau lurraldea Congoko ekialdean aurkitzen da, Kiwu Iparra eskualdean. Ruanda, Burundi, Uganda eta Tanzaniarekin ditu mugaldeak. Laku Handien inguruan. Congoko lehengaien aberastasunik handiena duen toki da, ospetsu den "coltan" besteak beste. Nahiz eta hurbileko Goman UNko kuartel nagusia izan, gerra-gatazka bukaezina da.

Primera aula de Taldeka

 

MUNDUKO EGOERA 2009" txostenaren datuen arabera, Congoko BPG (Barne Produktu Gordina) 18.844miloi dolarretakoa da. Hauetatik batik ere ez da hezkuntzara bideratzen.
Azalera: 2.344.858 Km2 (Espainia 5 bidarrez).
Biztanleak: 66.514.504 lagun. %62'a 17 urtetik berakoa.
- Kinziki, Kiwu Iparreko eskualdean, Uganda, Ruanda, Burundi eta Tanzaniarekin mugan dago. Kiwu Iparraren barnean 166.000 lagun mugitu ditu etengabeko guda honek.
- Congoko Errepublikak Africar kontinentea eta Europar batasuneko biztanleak helika ditzake.
Brasilen ondoren, munduko lur zail goldagarriena du (800.000Km2).

.- Hizkuntza Ofiziala: Frantzesa.
Jaiotizkera batzuk: Swahilia, Kikongoa, Tshiluba eta Lingala.
- Erlijioak: Kristauak % 47, katolikoak %25. Animistak %25. Musulman eta Sinkretiko gutxiengo batzuk gehituz.
- Meategiak: Urrea, zilarra, diamanteak, ikatza, petrolioa, uranioa, kobrea, eztainua, gas naturala, kobaltoa eta koltana.
-Graham Greenek esan zuen bezala "Afirkak giza bihotz baten irudia du". Bihotz hori odoletan denean, zauria gehienetan Congon bilatu behar da..

.- Itsasora segunduko hogeitahambost miloi litro ur isuritzen dituen Congo Ibaia munduko bostgarren luzeena eta, Amazonasen atzetik, bigarrena ur-emarian.
Bertako biztanleek"Ibai guztiak edaten dituen ibaia" esan nahi poetikoa duen Zaire izenarekin ezagutzen dute ibai hau.
Stanley Pool'etik aurrera, 350 kilometrotan 32 ur-jauzitan apurtzen da, asko ikusgarriak, nabigazioa ezinezkoa da. Ur-jauzi liluragarriok, Zambia enta Kisanganiarteko ibai zatikoak batuz,  Afrika osorako eta Europako hegoaldeko zati eder batentzako beste argindar sor lezakete. Matadi hirian bukatzen dira ur-jauziok. Hemen ibaia zabaldu eta itsasadar luze eta lehun batetan, Boma hiria eta gero, Atlantikora heltzen da.
Joseph Conrad'ek "Ilunpeen Bihotza" lanean ibaia honela deskribatzen du: "Burua itsasoan, gorputza eskualde handi baten zehar izurtua eta isatsa  lurraldearen magalean sartua duen suge kiribildua". Aurrerago gehitzeko: "Ibaiaren gora jotea kreazioaren hasieretara bueltatzea bezalakoa zen, Lur-azalean landaretzaren eztanda izan zenera, zuhaitzak errege bihurtu zirenera".


© 2006 Taldeka Lagunduz | Accesibilidad | Site by punto y pixel | [Valid HTML 4.01 Strict]  [CSS válido]  [Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI]