Euskara  |  Castellano  

Proiektuak

Errefortzu Eskolarra Getxon

Helburuak

Ikasle etorkinek eskoletan dituzten zailtasunei erantzutea da proiektuaren asmoa: hizkuntza ez-ezaguna dala eta, curriculum desberdintasuna dala eta, desberdintasun kulkturalak direla eta edo berandu eskolaratzea dala eta , Getxon etorkinak eta administrazio lokala txostenak dioenaren arabera.

Hasiera baten hipotesi honekin lanean abiatuta, ideia sendotuz joan zen Gasteizko Afroamerikarren Elkartearekin harremanetan jarri ginenean. Elkarte honek azken urteotan antzeko proiektu bat garatzen dihardu eta emaitza zuzenekin. Elkarte honek lagundu digu jorratu beharreko arloak zeintzuk diren erabakitzen eta norekin gonbaratu esperientzia lana bideratu arte.

Getxoko Udalean lan egitearen erabakia, Ikastetxe Publikoen egoeraren azterketan bilatu behar da, ikasle etorkinen kopuru handiarekin eta gainera, inolako laguntzarik gabe aurkitzxen direnak.

Udaleko Giza Serbitzuetako Arduradunari proposamena aurkeztu ondoren eta errefortzu eskolarraren beharra adostuta, egoki ikusi genuen gure esperientzia Udalak garatzen duen lanean txerta zitekeela, batez ere, ikasle etorkinei buruzko helburuetan zehazten denean: harrera, formakuntza berezia, kultura-aniztasuna, eskolaz-kanpoko ekintzak, hezkuntz errefortzua, integrazioa, ...


© 2006 Taldeka Lagunduz | Irisgarritasuna | Site by punto y pixel | [Valid HTML 4.01 Strict]  [CSS válido]  [Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI]