Euskara  |  Castellano  

Hostelen Egitasmoa:

Anekal-Indiako 120 Haurrentzako bi Egoitz (HOSTEL): TALDEKA bi "hostel"en %50ko mantenuaz arduratzen da

Egitasmoa Indiako Bangaloreko estatuan aurkitzen den Anekaleko herrixka batean kokatzen da. inguruetako auzoetako umeentzako egoitzaK eraikitzean datza. Guztiak Dalit eta Tribal deituriko kastetakoak dira. Berton, Anekaleko Jesuitak sendi eta elkarterik mespretxatuenei zuzenduriko ekintza mota oso zabal bat eragiten diardute aspalditik.


Testuinguru sozioekonomikoa

 

Anekal-Taluk'ek, Bangalore (Karnatakako Estatuko Hego-distritoa), 221.000 biztanle ditu. Hautetatik %40'a jatorriz dalitak edo tribu nomadetakoak dira. Lur-sailgabeko nekazari gisa lan eta txirotasunik muturrenekoan bizi dira. Biztanleriaren atal honek ez du ez gutxiengo elikadurarik, ez etxebizitza duin bat izateko erarik ezta oinarrizko hezkuntza lortzeko modurik ere. Lur jabeak ez izan eran, kastarik gorenetako jauntxoen mende bizi dira urtaroko lanbidea lortzear. Handiagotzen doan kitatu ezineko zor baten harrapatuta daude. Mota guztietako explotazioa jasaten dute: gizarte mailan "ukiezinak", ekonomikoki explotatuatk, hezkuntzagabetuak eta gaizotasun eta infekzio ezberdin asko izateko arrizku betean. Babesgabekotasun egoera honek asko eta asko, legalki indargabetua dagoen, esklabutzara bultzatu ditu.
Sonsoles y Monchu en Anekal

Alkoholismoa, etxeko indarkeria, senar-emazteen arteko gatazkak, haurren laneratzea, gazteriaren langabezia, eraikuntzen txirotasuna, higiene ez izugarria, edateko urik eza, komunikazio eta garraio urritasuna, eskola sistema gabezia...

arazorik nabarmenenak dira.

Ondorioz, dalit eta tribal gazteek ez dute ez esperantzarik ez asmorik, orduan ezin egonean eta adorerik  gabe bizi dira. Kasten diskriminazioak baztertu eta sozialkialienatu egiten dituzte. Egoera honen ezintazunak kanpoko indarrengana daramatzate: erlijio fundamentalismorantz eta gizarte-aurkako ekimenetarantz
Niñas de Anekal

USADIOZKO ERAIKUNTZAK

Indiako gune honetako usadiozko eraikuntzak egurrezko estruktura edo hormetan finkatutako fibrozementuz estalitako adreiluzko paretezkoak dira. Aizeak  ez eramateko hormigoizko karelak jartzen dizkiote. Dagozkigun herrixketan, etxebizitzez pentsatsea ezinezkoa da, naiz eta hau bezalako joskera errezekoak izan. Honen adierazle giza, ikus ahal izan dugu nola gehiengoa  bambu gainean palmaorriz estalitako txaboletan bizi da.. Lanikgabeko langile txiroak izan eran, zor ugarirekin gainera,  dalitok ez dute ez etxebizitza berririk egoteko ez zaharrak berrizteko gairik ere.

ANEKAL  TALUKEN CIRWak DUEN EGITASMO INTEGRALA

CIRWak Bangaloretik 40 Km.tara dauden 53 herrixkatan diardu. Urbiltasun hoenk ez du daliten bizimodua hobetu. Karnatakako Jesuitek, non The Jesuit Educational and Charitable Society eratuta duten, Bangaloreko nekazal barrutian hamarkado bi baino gehiago daramate lanean.. Beraien indiar jatorriak eta dalitekin buruz-buru lanean diarduten urte guztiei esker herritarron egoera sozio-ekonomikoaren aldaketa ez dela batere erreza ulertu dute. Honen aurrean, gainbegiratze ekimenak ekiten dituzte bideratuz, heziz eta motibatuz. Lau gai ezberdindu ditzakegu:

1. Elkartekotasun ardura sortzea. (Shangak):
Lanerako egituradun taldeak sortzea:
-Lehendakaria.
-Idazkaria.
-Diruzaina.
-Zuzendaritza-batzordeko kide diran koordinatzaile bi.
Herrixkaren neurriaren arabera kideen zenbakia 30'tik 60'rakoa da.
18 urtetik gorakoak Shangara elkartzea gonbidatuak dira.

Talde honek bakoitzaren giza-garapena errazten du eta erkidegoa batzen du.

2. Self Help Groups (SHG) eratzea:
Taldeon helburua kanpo-zorra ekiditea da. Maileguen interesa %120-240'artekoak izateak bizi guztirako edo baita belaunaldiz-belaunaldi zorretan murgilduta egotea dakartzate.
Taldeok eratuz gutxiengo %2'ko interesarekin autofinanziatzen dira. Kopuru hau batzarretako administrazio gastuei aurre egiteko erabilten dira.
-Taldekideek kantitate zehatz bat jarri behar dute urtero. 200 rupia (4,75€ gutxigorabera).
-Astero elkartzen dira:
Asteko aurrezkiak batzeko, arazoetaz hitz egin,  heziketa eta trebakuntza egitarauak lantzeko...
Diru antolaketa:
-5.000 eta 10.000 rupia bbitarteko lehen diru ekarpena CIRW'tik SHG'ra. "Diru-Hazia" deiturikoa.
-Atalka urtero ikuskatutako diru-kontu erregistratuak.
-Bertoko banketxeetan gordetzen da dirua SB kontuetan.
-SHG'ko lehendakariak eta CIRW'ko zuzendariak bateratutako titulartasuna.
-Txeke bidez eginiko diru mugimenduak.
-Diru-kontu liburuak herrixka bakoitzean.

Diru-pilatze urriok semeen hezkuntzarako, lurrak lantzeko, etxebizitzak mantentzeko, kanpo-zorrak kitatzeko, heriotzak, eskontzak, gaixotasunak eta emergentzi egoeretarako erabilyzen dira. Gaur egun, SHG'ek maileguz eman dituzten diru-zorren 100%'a kitatuta dago.

3. Diru Birakariak.
Helburua: Etxebizitzak Konpontzea.
Diru antolaketa:
-CIRW'ak 100.000 Rupia ematen ditu.
-SHG'ek gainbegiratuta.
-Maileguak ematen dira: Aukeratutako kideei interesik gabe. Honela ezinikusiak sahiestu eta solidaritatea bultzatzen da.
-Hiru urteren barruan itzuli behar dira gehiengoz.

Modu honetara, CIRW'ak sei urteren buruan herrixkak ganoraz, garbi eta ziur egotea bilatzen du.

4. Umeentzako babes-etxeak sortzea: (HOSTEL)
Helburua: Dalit umeak babestu eta hezi.
Erabilera:
-Umearen sendiaren onezpena behar da.
-Umearen etxeko antolaketa, sozial eta erlijiosoa errespetatzen da..
-Ikastetxe publikoetatik hurbil ematen zaie ostatu.
-Hezkuntza gastuetaz arduratzen dira.
-Eskolako lanak egiteko irakasleen ardurapean jartzen dira.
-Bizikidetza eta erkidego bizitza bultzatzen dira.
-Ume bakoitzaren ikuskapen banakakoa bermatzen dute. Beharrezko hezkuntza profesionala lortuz, bere erkidego eta sendiaren bizi-kalitatea hobetzeko.
-Nortasuna mantentzeko, gutxienez hilean behin familiaren bisitak jasoten dituzte umeek.
Txirotasunak ez ditu elikadura, osasun, hezkuntza, etxebizitza edo langintzak zapuzten bakarrik. Hori gutxi balitz, burua makurtarazi, baztertu, norbere ardura gutxiagotu eta aukera gehienak deuseztatzen ditu baita ere.

Hasiera ematen diogun egitasmoa osasun arazo larriak, janaririk eza, segurtasun-gabezia, azpiegiturarik gabeko, etxebizitza oso eskaz eta, batez ere nekazal inguruetan, iraupen urriko ekonomiadun gune oso txiro baten kokatzen da

© 2006 Taldeka Lagunduz | Accesibilidad | Site by punto y pixel | [Valid HTML 4.01 Strict]  [CSS válido]  [Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI]