Euskara  |  Castellano  

Hostelen Egitasmoa:

Anekal-Indiako 120 Haurrentzako bi Egoitz (HOSTEL): Taldeka bi "hostel"en %50ko mantenuaz arduratzen da

 

Hezkuntza

Neska-mutilak babesteko egoitz biren mantentzea

a. Proposatzen diren ekintza eta egitarauak:


- Tutore eta bere taldeen eskutik, ikasketa eta irakas-metodo partikularrak ezartzea. Lortutako aurrerapenak ezagutzeko hilero azterketak egiten dira.
-Beharbezalako elikadura izateko, barazkijale eta ez-barazkijale (harrautza, okela eta arrainezkoa) dieta asterokoa egiten da. Esnea eta fruta eguneroko janari giza ezartzen dira.
-Kirolak eta kokoak aldizka egiten dira. Guztiak mediku azterketek baieztatuta sei hilabetez behin.

-CIRW'ko kideekin eta kanpoko baliabideen bitartez gurasoentzat irakaskuntza saioak burutzen dira urtean bitan. Ekintzok gurasoak seme-alabak eskolara bidaltzeko motibatzea, diru baliabideak erabiltzen ikastea eta diskriminazioa baztertzea dute helburu. Ekintza eta partaide guztiak, baita beraien portaera, egitasmoaren norabidea erakusten duten agirietan bistaratzen dira.


-Kultura edo garrantzi historikoa duten tokiak bisitatzeko txangoak egiten dira urtean behin. Erakusketak egitea ere lortzen da urtero. Ekintzon bitartez, umeek konturatzen dira bai behatuz, baita estatuko aberaztasun historiko eta kulturala ezagutuz, baita gizarteko beste maila batzuetako jendearekin kontaktua izanez nola asko ikas dezaketen. Lehen urtean Hassan, Belur-Halebid, Shracana eta Belagolara joan ziran. Bigarrenean, Mysore eta Srirangapattanara. Hirugarrenean, Dharmasthala, Mangalore, Udupi eta Karkalara.

-Idazketa, musika, marrazki eta margolan ikasketak ere ematen dira. Jendaurrean berba egiteko, antzerkirako, prosaz edo eskutitzak idazteko, estabaidak segitzeko saioak ere eskaintzen dira. Baita jolas eta kirolentzako ere.


india-02 (32K)

 

b. Neska-mutilak babesteko etxe bi eraiki eta mantentzeari buruz (bi):
Taldeka heldu zenerarte Anekaleko Hostelen egoera honelakoa zen:
- Mutilentzako egoitza: CIRW'ren lurretan kokatua.
- Neskentzako egoitza: CIRW'ren lurretan kokatua.

c. Egitasmoen jasangarritasuna


-Etaikuntzez beste, egitasmoaren jarraipen eta mantenitzeari laguntzak.
Anekal erdiko Hostelak: Gaur egun, TALDEKA LAGUNDUZ, CIRW'ari diruz laguntzen dio, Anekal hiriko hostelen gastuetako %50'a beregain hartuz. Hurrengo urteetan zehar laguntza emateko hitza eman du. Geratzen den %50'rako bihotz honeko jendearengan eta herri ekarpenen esku gaude. Edonolaz ere, egitasmoaren iraupenaren ardura Karnatakako Jesuitei dagokie.

d. Hostel-Aterpetxeen barne funtzionamendua :

- Hostelak babes-etxegiza daude aurreikusiak. Umeak onartzeko arautegi zehatz bat dute. Adibidez, umeetarik 15 umezurtzak ziran. Sonsoles eta Monchuk esan zigutenaren arabera, herrixka ezberdinetako neska-mutilak izatea da gogokoena.

-Arauzko heziketa dagokien eskola edo ikastetxe publikoan jasotzen dute. Honela, Hirietako hosteletako nahiz haurrak, nahiz neska-mutilak adinez edo jakite-mailaz tokatzen zaien High School edo College'tara joaten dira..
-

- Egoitzek arauzko ikasketak bideratuz gain barne egituraren bitartez (irakasleen laguntza, ikasgelak...) oinarrizko heziketa gehiagotzen dute. Argazkietan ikus daitekenez, hosteletako asteko barne ordutegietan, eguneko egitaraua goizeko 5:30'tan hasten da eta, nagusientzat, gaueko 11:00'tan bukatzen da. Ikasketa eta ahalmentze ekintzez beteta dago eguna.
-Mota ezberdinetako ekintzei garrantzi handia ematen zaie:
dantza eta kantua (herriko kultura), gaurkotasunari (egunkariak irakurriz), espiritualtasun eta ariketa fisikoari (yoga antzekoa kasu honetan). Hizkuntzak ikasteari. Lau hizkuntzatan diardute: bertokoa, Karnatakako estatutko Kanara, Indiako Indi ofiziala, eta ingelesa.

-Asteko egitaraua larunbat eguerdiz burutzen da. Hiru astetik behin, asteburu bat familia dutenek beraien herrixketara joaten dira.

- CIRW'ak izango lituzken ardurak:
- Eraikina antolatu, jaso eta gainbegitratu.
-Egitasmoaren azterketa eta egiaztapena.
-Lurrak ematea. Eginda dago.
-Umeak egoitzan onartzea.
-Hurrengo egitasmoaz arduratu.
-Diruz laguntzen duten enpresa edo pertsonei argibidea eman.

-Ikasketak burutu dituzten umeen laguntzan eta aholkularitzan jarraitzea.

 


© 2006 Taldeka Lagunduz | Accesibilidad | Site by punto y pixel | [Valid HTML 4.01 Strict]  [CSS válido]  [Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI]