Euskara  |  Castellano  

Hostelen Egitasmoa:

Anekal-Indiako 120 Haurrentzako bi Egoitz (HOSTEL): Taldeka bi "hostel"en %50ko mantenuaz arduratzen da

Egitasmoaren Sortzea

Anekalen lankidetza hasi genduenean, hiri honetako erdigunean kokatuta zeuden egoitz bietara murrizten zen dalit neska-mutilen babeste eta heziketa lana. Monchu eta Sonsoles gure kideek 2008ko bidaiaren ostean ekarri ziguten argibide hau.

india-03b

Basavanapura herrixkan umetxoentzako beste egoitz bat sortzea, bide batez inguruko gazteei serbitzu hurbilago bat helaraziko liokena, zen momentu horretan egitasmorik egingarriena. Hasiera batean 13 umeri zuzenduta zegoen ekintza bat, Taldekaren eskutik, 50 lagunera zabaltzen zen, bere gailurrera.
Gure laguntzaren bidez, 2009ko uztailean egin genduen bidaian azaldu ziguten bezala, Basavanapurakoa kokapen bitara zabaltzen zen. Honela, Basavanapuran 25 neska-mutilez osatzen zen eta beste egoitz bat jaso ahal izan zen Vabasandran, Anekal guneko beste herrixka baten, zenbaki bereko gazterentzat.

Azken finean, egitasmo berean -Nekazalguneko egoitza 3 eta 8 urte bitarteko umeentzat- herrixka ezberdin bitan.

2010-2011 Gaurenahalli herrixkan izan dira eta gaur egun neska-mutil guztiak Anakaleko bi egoitz handietan daude.

Gaur-eguneko egoitzak: (Guztira 123 neska-mutil)

a) Egoitz bat Anekal erdian 8tik 18 urteartekoentzat. 63 neskarekin.
b) Egoitz bat Anekal erdian 8tik 18 urterartekoentzat. 60 mutilentzat.

hiritar egoitzen ezaugarriak:

- Anekal erdiguneko egoitzak, neskena eta mutilena, herriko mutur bitan egon arren, oso antzekoak dira: handiak, 60 bizilagunak nasai babesteko gai, beharbesteko serbitzukin (sukaldea, ikasgelak, liburutegia, zelai bat..) eta zaindariak..


india-04b


© 2006 Taldeka Lagunduz | Accesibilidad | Site by punto y pixel | [Valid HTML 4.01 Strict]  [CSS válido]  [Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI]