Euskara  |  Castellano  

Proiektuak

Hezkuntza Proiektu osoa Palenque-rako

Helburuen azterketa: proiektu oso bat

Bi "erizpideen" ausnarketa bateratutik ondorio hauek ateratzen dira:

  • Landa-eskolak, nahiz eta baliabide pedagokikoak eta material berdinak izan, ezin dira egon banatuta erdigunean garatzen dire bestelako hezkuntz ereduetatik.
  • Landaguneen ingurune fisikoak eta gizabaliabideek ezinezkoa egiten dute Hezkuntza Zentru ertainak sortzea.
  • Gaur egun, Kalitatezko Hezkuntz Eredua bakar bakar-bakarrik Palenqueko erdigunean garatu daiteke.
  • SARE baten bildutako landaguneko eskolak erreferentziko zentru bat behar dute. Hemendik abiatuko dira kudeaketa metodoa , materialak , erizpide pedagogikoak edo ebaluazio homologarria.
  • Heziketa Zikloetako Moduloak (lanbideak) sortzeko , bakarrik proiektu oso eta Lehen Hezkuntzako Erreferentzizko Zentru baten menpekotasunetik abiatuta egin daiteke.
  • Eskualdean garatzen ari diren giza proiektu guztiak: nutrizioa, osasuna, nekazaritza, elkar-lana, aurrezte eta maileguena, helduen heziketa, etc.... bilgune behar dituzte indartu eta berriztatzeko eta, Hezkuntza Proiektu Oso bat guztiak lotzeko.

Hemendik, Lehen Hezkuntzako Zentru eta Kalitateko Lanbide Heziketako zentru bat eta landaeskolen Sarea antolatzea eta bultzatzea ateratzen dugu ondoriotzat.

Hezkuntza Proiektu Oso honek ezaugarri hauek izango litzke:

  1. Proiektua zuzentzeko antolakuntza ereduak izango lituzke:
    • Batzorde zuzentzaile bat (Proiektuaren jabe den Elkarte pribatuaren menpe dagoena). Hezkuntza Proiektua, baliabideak lortzea eta Hezkuntza Eskeintza izango lirateke batzordearen ardura.
    • Zuzendaritza Pedagogiko bat. Bertan, elkarlanean arituko lirateke, Erreferentzi Zentruaren Zuzendaria, landaeskolen arduradun bat eta etorkizunean garatuko liratekeen Lanbide Heziketako Moduluen arduradun bat.
    • Idazkaritza profesionalizatu bat. Hemendik eramango lirateke matrikulen kudeaketa, pertsonal ez-irakaslegoaren kudeaketa, Hezkuntz materialak edo bekak.
  2. Helburuak eta ekintza lerroak
    • Kalitatezko Lehen Hezkuntzako eskola bat, giza baloreak bultzatu eta ,bereziki, beharrik handienak dituztenak zainduko lituzkeena.
    • Landaeskolen SARE bat . Berau Lehen Hezkuntzako Erreferentzizko zentrutik kudeatuta egongo litzateke.
    • Ziklo laburreko Heziketa Zikloetako Moduluak. Hauek, eskualdeko beharrei eta ikasleen ahalmenei (euren betebeharrekin batera garatzea posiblea izango litzatekeenak, bekekin,....) egokituta egongo lirateke.
    • Zentrutik bultzatuko liratekeen bestelako giza beharrekin koordinatuta eta euren zerbitzuan egongo litzateke: osasun bultzatzaileak, nekazaritza, helduen hezkuntza edo heziketa zikloak, enplegua,...
  3. Oinarrizko eta beharrezko zehar-lerroak:
    • Sexu aldeko joera baztertzaileak gainditzea. Hezkuntza edo antolakuntza maila guztietan , gazteetan edo helduetan berdintasun baloreak hedatzea.
    • Montubiako kultura sustraiak defenditu eta mantendu; giza taldeak epe luzean jasan dituen atzerapenak gaindituz eta euren nortasuna berreskuratuz, hainbat aldiz erakutsi dituzten ohituren jatortasuna azpimarratuz.

© 2006 Taldeka Lagunduz | Irisgarritasuna | Site by punto y pixel | [Valid HTML 4.01 Strict]  [CSS válido]  [Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI]