Euskara  |  Castellano  

Proiektuak

Hezkuntza Proiektu osoa Palenque-rako

Proiektua, Palenquen kokatzen da, Ekuatoreko Los Rios probintziako udal batean. Bertan Euskal Misiolarien Taldeak, aspalditik, garatu ditu ekintza ugari, betik, gizatalde eta famili behartuei zuzendutakoak.

Egoera sozioekonomikoa

Administrazio mailan, eskualde nagusi batekin (erdigunea) eta beste 92 baserri-lurraldez osatuta dago. Palenque-ek 20.658 biztanle ditu; euretatik 4783 erdigunean kokatzen dira eta geratzen diren 15.875ak baserri-lurraldean. Azken honetan km2 bakoitzean 36 biztanle bizi dira,, honek esan nahi du bertan kokatzen direla guztiaren % 76,85a.

palenque-03 (23K)

Arraza eta kultura desberdinetako biztanlez osatuta dago Ecuador, lurralde aberatsa da ( lehengaietan, petroleoa, alor turistikotik begiratuta,...) baina behartuz betetako eskualdea da.

%30 txirotasun larrian bizi da eta %35ª txirotasunaren mugan bizi da. Honek esan nahi du, hirutik bi pobreak direla, eta proportzio hau areagotu egiten da esparru baztertuenetan. Palenquen, bereziki, biztanleen % 92ª txirotasunaren mugapean kokatzen da eta horietatik %66,4ª miseria gordinean.

Txirotasunak elikadura arazoetan, osasunean, hezkuntzan, etxebizitzan edo enpleguan gogor jotzetik aparte baztertu, aukerak ezeztatu eta autoestima falta areagotzen du.

Abiatzen dugun proiektua lurralde txiro, osasun arazoak , desnutrizioa , seguritate eza, etxebizitza arazoak,... eta landa economía nagusitzen den lurraldean kokatzen da.


© 2006 Taldeka Lagunduz | Irisgarritasuna | Site by punto y pixel | [Valid HTML 4.01 Strict]  [CSS válido]  [Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI]