Euskara  |  Castellano  

Proiektuak

>Hezkuntza Proiektu osoa Palenque-rako

Hezkuntza

Egoera honetan, Lehen Hezkuntzako eskeintza eskualdearen erdigunean eta inguruetan ez da berdina. Lurralde guztirako 77 landa-eskolaz hitzegiten da. 2006. urtean 5 gehiago zabaltzen dira landa eskualdean eta 4 eskualdearen erdigunean . Landaeskualdekoetatik 34 dira publikoak eta besteak komunitarioak (bertako familienak).

palenque-02 (32K)

Ezagutu ditugun eskolen ezaugarriak aipatzerakoan:

  • Ikastaroa matizaren 2tik Urtarrilaren 31rarte garatzen da (eurien hilabetea eta bertaratze gutxi duena).
  • Auzo guztiek ez dute eskolarik: normalean eraikin (geletan banandu gabe dagoena) bakarrekoak dira (maisu bat edo bi eta kasu bakarren baten hiru) eta bertan ematen dira Lehen Hezkuntzako sei mailak .
  • Eman daitekeen janaria ezinbestekoa da elikadura gabezi larriak dituzten ikasleentzat. Janaria (diru publikotik datorrena) baldintza negargarrietan sukaldatzen da (osasun ikuspuntutik begiratuta). Berau normalean, arroz plater bat izaten da (platera itxura honekoa) baina hainbaten nahikora ailegatzen ez dana.
  • Eskola guztiek ez dute ur putzu egokirik , uraren kalitate zuzena ziurtatzen duenik ezta eskola-ortuak mantentzeko adina ematen duenik.
  • Nahiz eta ikasleko testuliburu bat izan (bertako eleiztaldeak emandakoa) denboraren banaketa irakasgai bakoitzeko, eta gaiarekin aritzerakoan zorroztasuna ez dira iristen urrunetik ere nahikotasunera.
  • Maisu maistren egoera zaila da. Ez dute agertzen behar adinako maila, askotan oso hurrun dauden lekuetatik datoz, eskolan kokatzen den auzoan bizitzen geratzen direnak baldintza negargarrietan bizi behar dute. Hileko 120 dolar kobratzen dute (eskola dagoen hilabeteetan bakarrik).

Palenqueko landaeskoletako Lehen Hezkuntzak argi eta garbi ageri denez, nekez gainditu daitezkeen arazoak agertzen ditu.

Bertako orografiak gainera zailtasunak areagotu egiten ditu, lehorteak edo uriolak, bide ezegokiak, esparru zabalak inolako nukleo edo komunikazio sistema barik. Guzti honek txirotasun gordina dakar gosearekin, osasun ezarekin ,... erakusten dana.

Euskal Misiolarien Taldearen betebeharra azken urte hauetan, eskolak ,ez dauden auzoetan, kokatzea izan da. eta bestelako gabeziak asetzen ahalegindu dira: eraikin desegokiak, osasun falta, eskola materiala, liburuak, irakaslegoaren prestakuntza.


© 2006 Taldeka Lagunduz | Irisgarritasuna | Site by punto y pixel | [Valid HTML 4.01 Strict]  [CSS válido]  [Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI]