Euskara  |  Castellano  

Proiektuak

Hezkuntza Proiektu osoa Palenque-rako

Proiektuaren sorpena

2005. urtearen hasieran, landa-eskoletako hobekuntzak martxan zirelarik, Palenqueko Euskal Misiolarien Taldeak erabakitzen du ezinbestekoa dala ikerketa bat Hezkuntzak landa esparruetan dituen arazoak aztertzeko.

palenque-01 (38K)

Ikerketaren helburuak Euskal Misiolarien Taldeak izan zituen bileretan aztertzen dira eta onartzen da beraren ikerketa Begoñazpi ikastolako klaustrokide batek egin zezan erabakitzen da.. Irakasle honek lanak burutu izan ditu Palenquen laguntza lanak eta zeresanik ez badu esperientzia Hezkuntza alorrean. Momenturik egokienentzat ikusten da lana martxan jartzea 2005eko udazkenean (Vinces-en egindako bileran joan den azaroaren 24an.

Aldi berean , 2005 martxoaren 25etik, Taldeka , Palenqueko landa eskoletan Euskal Misiolarien Taldeak diharduen lana bultzatzen ari da. Nahiz eta gure lana eskola berriak zabaltzen bideratu, bertako Lehen Hezkuntzak dituen arazoei osotasunezko konponbideak bilatzea eta Bigarren Hezkuntzarekin loturak aurkitzen ere ahalegintzen gara. Palenqueko EMTaren eskolak dituzten zailtasunen lehen diagnostikoa jasotzen dugu: maisu/maistrak gurasoek ordainduta kontratatzen dituzten eskola pribatuek , askotan inolako titulaziorik ez daukatenak , eta, arrazoi desberdinagatik kontrolatu gabeak :bertaratzea, erizpide pedogogikoak, formakuntza, ebaluazioa , homologatu gabeko irakasleak, 30 ikasleko taldeekin eta ia eskola-materialik gabeak.

2005ekoi abuztuan Taldekak ,Palenqueko landa-eskoletarako Hezkuntz Proiektu baten proposamena burutzen du (ikus IV ataleko dokumentua). Hemen agertzen dira hainbat ausnarketa egin denari buruz eta guk bertan egin dezakegunari buruz. Behinbetiko Proiektuaren ardatz nagusi batzuk hemen azaltzen dira: erizpide pedagogikoen bateratzea, heziketa zikloen lerroak zabaltzea, Eskola Kontseilu bat,.. eta, bereziki, landaeskoletan aurrerapen nabari bat ahalbidetzea.

EMTaren aldetik egiten diren zehaztapenak agerian uzten dute ezin daitekeela atzeratu Taldeka taldeko kideen bisitaldia eta , danok batera, landaeskoletako Lehen Hezkuntzako egoerari buruzko erizpideak batzeko.


© 2006 Taldeka Lagunduz | Irisgarritasuna | Site by punto y pixel | [Valid HTML 4.01 Strict]  [CSS válido]  [Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI]