Euskara  |  Castellano  

Taldeka Lagunduz

Taldeka Lagunduz lanbide eta giza jatorri desberdinetako gizataldea izanik, gure arteko adiskidetasunari esker elkartu eta bat egiten dugu Gobernuz Kanpoko Erakunde honetan. Gure inguruko elkartasunaren aldeko indar sakabanatu guztiak bildu eta modu eraginkorrago batez kudeatzeko antolatzea erabaki genuen eta horrela gure lana, gaitasunak, eta diru-laguntzen bitartez pobretutako herrialdeetan hezkuntza egitasmoak bultzatuko ditugu.

Taldeka Lagunduz Euskal Herriko Elkarteen Erregistroan G95359386 zenbakiarekin erregistratuta dago.

Escuela de Kinziki

Daukaguna baloratu – hezkuntza, bakea, askatasuna, baliabideak...- eta besteen premiak gogoratuz gero, ezin gara gaur egun noraezean ibili, gure herrialde eta planetaren arteko oreka bilatzeko erabakietarantz abiatu behar dugu gure jokabidea; gure ondorengoengatik, gure seme-alabek merezi dute eta.

Zergatik beste GKE bat? Herrialde pobre batean izan dezakegun lankidetzan ekarpen logistikoaren zentzua ezezik, inplikazio eta konpromiso pertsonala izatea ere nahi dugulako. Horrela, gure Aurkezpen Gutun honetan, beharrezko gaitasuna daukan edozein kolaboratzaileri eskaintzen diogu Taldekan une horretan lantzen dagoen proiektu zehatzean lan egitea.

Taldeka erakunde ez konfesionala eta apolitikoa da. Eta bere izenak adierazten digun bezala zuzendaritza zein kolaboratzaileen talde-lanaren garrantzia azpimarratu nahi dugu: "Guztion lanagatik ez balitz, inor ez litzateke ezer izango".

Hostel de Anekal

Taldekan Giza Eskubideen Deklarazioaren lehenengo artikuluaren filosofia geure gain hartzen dugu, hau da, errealitate itxaropentsuago eta berri bateranzko ibilbidea egin behar dugula, elkarrekin bizitzen ikasteko eta guztion artean mundu-anaiartetasuna sortzeko.

Edozein errealitatean eragina izateko aurretiaz ezagutu egin behar da. Gure kasuan, herrialde eta leku zehatz batean kokatzen da gure proiektua eta bertako gizon eta gehien bat emakumeek (herrialde pobretuen itxaropenik nagusia) daramaten eguneroko bizimodu heroikoan, nahiko miraritsua da duten munduan bizirik irautea ere.

Proiektu solidarioak gauzatzean poztasunak batzutan, eta nahigabeak beste hainbatetan ere bilduz joaten dira. Ez da gauza bera izaten irudikatzen duzuna eta gero burutzerakoan benetan egin daitekeena. Beraz, gure erakundearen zutabeak pazientzia eta itxaropena direnez, pazientzia gutxikoak izan nahi dugu helburuak lortu arte baina pazientzia handikoak bitarteko jarduerekin.

Bertakoekin daukagun kooperazioa "berdinen artekoa" eta "gizalegezkoa" izatea nahi dugu. Gizon eta emakume horien samurtasun eta duintasunak maila berean jartzea eskatzen digulako.


© 2006 Taldeka Lagunduz | Irisgarritasuna | Site by punto y pixel | [Valid HTML 4.01 Strict]  [CSS válido]  [Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI]