Euskara  |  Castellano  

Proiektuak

PROYECTO DE COOPERACIÓN CON LAS ALDEAS DE ANEKAL

Helburuen Azterketa: Egitasmo Integrala.

Justifikazioa
2012ko Uztail-Abuztuan egitear geunden bidaiean oinarrituz, esne salmentaren errentagarritasuna –produktu nagusi bai baina ez bakarra lez- sendi eta herrietako ekonomien suspertzearen eragile erabakiorra bilakatu duten abere-mailegu programa desbardinak ezagutzeko esfortzua egin genuen (Afrika, Hego-Amerika eta, batez ere, Indian). Anekaleko gure herrixkena bezalako egoera eta testuinguru antzerakoa duten Indiako estatu ezberdinetan ezartzen ari den programa eredua.
Egitasmo hau barneratzen den agertokia –kreditu txikietan oinarritutako funts birakariak- herrixketako Emakumeen Taldeek darabilten mailegu dinamikarekin erabat lotzen da: hau da,  orain dela urte askotik familien aurrezkia egonkortu, maileguen ordainketa bermatu, eta sendietan negurtu daiteken eragina duen esperientzi finkatua (egonkortasuna, seme-alaben hezkuntza, emakumeen ahalduntzea).
2012ko udaran ezagutu genituen aukeretatik argibide baliagarria eta zehatz bat jasoten dugu, bereziki, lautik: Gujeraten, Bardipada (95 sendi, 80 behi eta 40 bufalo eme, 720 Litro/Egun) eta Pipalvada (150 sendi, 75 behi eta 47 bufalo eme, 630 Litro/Egun); Anantapurren, eraiki berri den herrixka bat (45 sendi, 25 Bufalo eme) eta urrutiko Ethodu Village. Hemen, behi programa denboran iraunkorra da eta egitasmo integral batean kokatzen da. Bufala emengandik eta ardiengandik ateratako esnearen ekoizpen eta komertzializazioa herrixkaren garapenaren eragile nagusia da.
Indiako estatu bietan ezagutu genituen esperientzien arteko ezberdintasunak kontutan hartuarren, beraien artean dituzten berdintasunak eta Anekalera estrapolatu ditzakeguzanak hauek dira:

  1. - Behi eta bufaloengandik esnea ateratzeak eta honen merkaturatzeak urte guztirako diru-sarrera finkoa suposatzen du; norberak edateko esnea eta txahalak gehigarriak dira.
  2. - Diru-sarrera hauek maileguen kuotei aurre egitea, behiaren mantenimenduko gastuei eta aurrezteko aukera eragiten dute.

 

suspertzearen eragile erabakiorra bilakatu duten abere-mailegu programa desbardinak ezagutzeko esfortzua egin genuen (Afrika, Hego-Amerika eta, batez ere, Indian). Anekaleko gure herrixkena bezalako egoera eta testuinguru antzerakoa duten Indiako estatu ezberdinetan ezartzen ari den programa eredua.
Egitasmo hau barneratzen den agertokia –kreditu txikietan oinarritutako funts birakariak- herrixketako Emakumeen Taldek darabilten mailegu dinamikarekin erabat lotzen da: hau da, 
- esnea denen artean merkaturatzeak  emakume-ekoizleen  elkarlana eta mikrokreditu eta aurrezte programen dinamizazioa bideratzen du.
- ganaduen mailegu-programek zerikusi zuzena daukate bere seme-alabak hezkuntzan sartzearekin eta emakumeen boteretze prozesuekin.
 (Doc2 eranskinean,  “ Behien ikerketa”)
 
 Ganaduaren erosketa-prezioa ( bufalo emeak 17.000 RU;  Anantapurreko behiak  25.000 RU  eta prezio horien bikoitza Gujeraten),esnearen etekina litrotan (5 bufalo emeen artean 12 litro/eguneko  -arraza  onenetariko behiak-) eta esneak bere koipearen arabera dituen  batezbesteko prezioak eta abar,  faktore guztiz zehatzak dira gure proiektuan eta bere bideragarritasun ekonomikora egokituta daude..

 

Argudiaketa  orokor hauek  balio dute  Indiako Estatu ezberdinetan dauden ganaduen mailegu-programetarako, eta Anekaleko herrixketan martxan jarri diren egitasmo, programa eta garapen esperientzia desberdinetarako . Bertan  kokatuko da aurkezten dugun proiektua, bere inplementazioaren aukera soberan justifikatzen da eta proiektuen gauzatze eta emaitzen maila handia bermatzen  ditu.  Herrixken gaur eguneko jarduerak eta dinamikak   deskribatzen eta   baloratzen ahaleginduko gara  hurrengo atalak  osatzerakoan 3.7 –proiektuaren gauzatzea-, 3.9 -onuradunak- eta 3.11 -bideragarritasun teknikoa, soziala, ekonomikoa eta  jasangarritasuna-.

 

Helburu orokorra  / Berariazko helburua
Helburu orokorra:  Dalit familien bizitza-baldintzen hobekuntza  bideratzea Anekaleko herrixketan,  dalit emakumeentzako bizitza duina  eta bere seme-alabak hezkuntzan sartzeko aukera izan dezaten
Berariazko helburua: Anekaleko herrixketako dalit emakumeei  behi edo bufalo emeak ematea  bere esnea komertzializatzeko  eta abelgorriaren  okelaren salmenta eginez, urteko errenta irregularretatik  ( 10.000 errupia) ,  errenta egonkor handiagoak lortu ahal izatea (30.000 errupia)  eta    bere seme-alabak  hezkuntzan sartu ahal izatea.

Itxarotako emaitzak.
1 EMAITZA:  Proiektua hasi eta sei hilabetera  (2012ko abuztua), 2013ko Otsaila,  CIRW-ek  asanbladan  zehaztuko du  proiektu honen  herrixka edo herrixka hartzaileak. Eta  proiektuaren garapenerako herrixka horietako emakumeen taldearekin –SHG-  Hitzarmena formalizatuko du:  Emakume hartzaileak, ganaduaren baldintzak eta bere erosketa, mailegua itzultzeko sistema, eta Anekaleko esne-kooperatibarekin akordioa.
2 EMAITZA: Proiektua hasi eta  12 hilabetera , 2013ko abuztua,  gutxienez 15 behi ( edo dagozkien ardiak ) adjudikatu zaizkie  aukeratutako herrixkako emakumeei.
3 EMAITZA: Proiektua hasi eta  18 hilabetera , 2014ko otsaila,  gutxienez 30 behi ( edo dagozkien ardiak ) adjudikatu zaizkie  aukeratutako herrixkako emakumeei.
4 EMAITZA: Proiektua hasi eta 24 hilabetera, 2014ko abuztua, emakume hartzaileen familia-errentak eguneratuta egongo dira, kooperatiban entregatutako esne litroak/eguneko, maileguak itzultzeko eboluzioa, eta ganadu berria erosteko berrinbertsioa  ezagutuko da.


© 2006 Taldeka Lagunduz | Accesibilidad | Site by punto y pixel | [Valid HTML 4.01 Strict]  [CSS válido]  [Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI]