Euskara  |  Castellano  

Proiektuak

PROYECTO DE COOPERACIÓN CON LAS ALDEAS DE ANEKAL

El proyecto se ubica en el pueblo de Anekal, BANGALORE , LA INDIA.

Testuinguru Ekonomikoa

 

1_vaca

Anekal, Karnatakako Hego Barrutian, Bengalurutik 80 kilometrotara, %40a dalita edo tribu ibiltari jatorriko 221.000 biztanle inguru dituen herri bat da. Txirotasun larrian eta gehienetan lurrik gabeko nekazari bezala bizi dira. Biztanleri zati honek jasaten duen txirotasunak ez dio oinarrizko elikadura, etxebizitza egoki bat edo oinarrizko hezkuntzarako aukerarik ematen. Lurren jabetzarik ez izanak, goi kastetako jabeen menpe usten dituzte aldi baterako lanak egin ahal ditzaten. Handitzen doakien txirotasunak, nahitaez, biziarteko zorrean murgildu ditu. Era guztietara dira hurrupatuak; gizarte mailan “ukiezin” bezala artuak, ekonomikoki zapalduak, hezkuntzagabetuak eta gaisotasun eta infekzio ugarietarako joerarekin. Babesik ez honek, asko eta asko esklabu gisa lan egitera behartu ditu. 
Alkohol zaletasuna, etxeko indarkeria, bikotekideen arteko gatazkak, haurlana,  gazteriaren langabezia, eraikuntzen ziurtasun gabezia, garbitasun gabezi izugarria, edateko uraren eskasia, komunikazio eta garraioen eskasia, eta eskola sistemaren urritasuna dira arazorik larrienetarikoak.
Horren erruz, dalit eta tribal gazteak itxaropen eta asmorik gabe bizi dira, ondorioz, egon ezinda eta adorerik gabe. Kasten sistemaren diskriminazioak gizarte mailan baztertu eta besterendu egiten ditu. Aukera ezintasun honetan, gazteak erlijio mailako fundamentalismoan edo gizartearen aurkako ekimen bortitzetan erortzea ohizkoa da.
3_vacaAzken urte hauetan Bangalore, hiria, informatikako enpresa nagusien ezarpenari esker hazkunde ekonomiko azkar baten eredu bilakatu da. Ondorioz, inguruaren aldaketa bat gertatzen ari da, ez bakarrik itxuran baizik eta biztanleria, ekonomia eta cultura giroetan ere. Alabaina, hasieran sor daiteken aberastasun eta garapen lilura hori iragankorra dela nabaritzen da. Bizi maila eta diru sarreren igoera bikain horrek gutxi batzuri eragin die onerako. Gizarteko gehiengo zabala etsipenera, arduragabekerira eta desesperaziora baztertu du. Egi hau buruaz beste egin duen nekazari eta gizarteko talde txiroenetako gazteen kopuru handiak baieztatzen du. 
Globalizazioak eta liberalizazio ekonomikoak, hemen ere, aberats eta txiroen arteko ezberdintasuna bortizki areagotu dute. Gutxiengo bat hasten doan aberastasun honen emaitzak indartzen doan bitartean, gehiengoa bide bazterretan geratzera bultzatua izaten ari da. Oraindik okerragoa dena: Nekazariak zuen pozik handiena, bere lurrak, industrializazioak lapurtzen ari zaizkio. Berehala galduko duen diru apur batengatik, txirotasun axolagabe baten lorratza ezarriz.

 

Hau da Taldekako kideek Anekalera egin zuten prospekzioko lehen bidaian aurkitu zutena. Biztanleria zati bitan banandua: Batetik hiri-antzeko erdigunekoa, Anekal Taluken, eta bestea txirotasun latzean gehiengoa dalita den pila bat herrixketakoa. Goraka eta teknologikoki aurrerantz doan Benagaluru hiriaz landa dagoen eta dituen behar latzeri erantzuteko beraien inguruko  garapen proposamen larriak ezinbesteko dituen artisau eta baserritar biztanleria

 

 

 


© 2006 Taldeka Lagunduz | Accesibilidad | Site by punto y pixel | [Valid HTML 4.01 Strict]  [CSS válido]  [Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI]