Euskara  |  Castellano  

Proiektuak

PROYECTO DE COOPERACIÓN CON LAS ALDEAS DE ANEKAL

Garapena eta Finantziazioa

lProiektuaren gauzatzea
Egin beharreko jarduerak:     
*   1 EMAITZArako :  Ideiaren garapena: Taldeka eta CIRW-en hitzarmena; herrixka hartzaileen zehaztapena; CIRW eta  emakume taldeen (SHG) hitzarmena; Emakume-Familia Onuradunaren hautaketa eta bere arduradunen zehaztapena;  erosketa/ ganaduaren mailegua/ itzultzeak eta berrinbertsioak kudeatzeko prozesu eta dinamika ezberdinak;  Karnatakako esne-kooperatibarekiko hitzarmena.  
* 2 EMAITZArako: Mailegu eta itzulpenen kudeaketa programa. Familien jarraipena egiteko kudeaketa programa ( behien datuak / emankortasun datuak).  Prestakuntza programa (ganaduaren zaintza /ekoizpena).  Esnearen taldekako  batzea / entregatzea.
* 3 EMAITZArako: Ganadua erosi, garraiatu eta onuradun familiei entregatzea. Mailegu eta itzulpenen kudeaketa programa.  Familien jarraipena egiteko kudeaketa programa ( behien datuak / emankortasun datuak). Prestakuntza programa (ganaduaren zaintza /ekoizpena). Esnearen taldekako  batzea / entregatzea. Errenten eta familiaren egoeraren jarraipena.
* 4 EMAITZArako. Proiektuaren jarraipenerako programa (emaitzak eta erakusleak): arduradunak, metodologia, epeak eta  gauzatzea. Maileguen berrinbertsioa  30 behi berri erosteko.

Kronograma:       


Jarduerak

1. seihilekoa
2012 Abuztua- 2013 Urtarrila)

2. seihilekoa
(2013 Otsaila -2013 Uztaila )

3. seihilekoa
(2013Abuztua2014-urtarrila )

4. seihilekoa
(2014 Otsaila-2014 uztaila)

Hurrengo
hilabeteak

1 EMAITZA:
- Taldeka-CIRW-en  hitzarmena
-CIRW-Karnataka Gobernuko kooperatibaren hitzarmena
-Herrixken eta emakume onuradunen zehaztapena.
- CIRW- SHG  1. herrixkaren hitzarmena.

                  
               

 

 

 

 

     

2 EMAITZA:
-Erosketa, garraioa eta   Laksmipurako eta beste herrixka bateko emakumeen eskura 15 behi /edo ardi jartzea.
- CIRW eta emakume onuradunaren artean mailegua formalizatzea.
- Lehenengo eta 2. Prestakuntza programa.
-Albaitariaren kontrola eta mediku-asegurua.
-Esne- orriak.

 

 

 

 

 

 

 

3 EMAITZA:
- Erosketa, garraioa eta    Basavanapurako eta beste herrixka bateko emakumeen eskura BESTE 15 behi /edo ardi jartzea.
- CIRW eta emakume onuradunaren artean mailegua formalizatzea .
- Hirugarren  eta 4. Prestakuntza programa .
- Albaitariaren kontrola eta mediku-asegurua .
- Esne- orriak.
-Errenten eta familiaren egoeraren jarraipena.

 

 

 

 

 

 

 

4 EMAITZA:
- Errenten eta familiaren egoeraren jarraipena
-Beste 30 behiren erosketa eta maileguen itzultzea.

 

 

 

 

 

 

 

 Antolaketa:
Taldeka Lagunduzek finantziazioan, jarraipen eta egiaztatze lanetan egingo duen esku hartzea kontuan hartu gabe,  proiektuaren antolaketa bi maila ezberdinetan antolatzen da:
    A-  CIRW,  arduradun eta langileen talde egonkorra da,  proiektuaren ardura osoa du eta zuzenean bideratzen ditu hurrengo hauek:
-  ideiaren sustapen, artikulazio eta garapena
- ganaduaren erosketa eta eskura jartzea
- maileguen hasierako kudeaketa eta prestakuntza programak
- emaitzen jarraipen eta egiaztatzea
   B-    S.H.G (Emakumeen taldea) proiektua garatzen ari den herrixka edo herrixketan:
- Onuradunen aukeraketa
- Jarraipen-orriak betetzeko informazioa
- Gatazken ebazpena
- Esnearen batze / entregatzea eta kanpoko kooperatibarekiko harremana
- Maileguen itzultzeen ondorioz,  diru-sarreren berrinbertsioa.

Izenpetzeko hitzarmenak:
* Hitzarmena  Taldeka eta CIRWen lankidetza  ganaduaren erosketa eta maileguetarako    (Doc. 0  Taldeka–CIRW hitzarmena)
 * Hitzarmena  CIRW eta aukeratutako herrixkak:  Lakshmipura, Basavanapura eta Arehalli (Doc. 5 CIRW-SHG Laksmipura hitzarmena).
 * Hitzarmena  CIRW-Karnata Estatuko esne-kooperatibarekin lankidetza esnea erosi eta batzeko (Doc. 4  CIRW-Gobernuko­_Kooperatibarekin hitzarmena)
 * Hitzarmena   CIRW eta aukeratutako herrixketako onuradunak:  Lakshmipura, Basvanapura eta Arehalli (Doc. 6  SHG Lakshmipura/9emakumeak  hitzarmena).
* Hitzarmena   CIRW eta aukeratutako herrixketako onuradun bakoitzarekin hitzarmena, banakako maileguak  formalizatzeko: (Doc. 7 CIRW-emakume_onuradunaren mailegua).
* Aktak  herrixketako SHGetan hartutako erabakiak azalduz.

Pertsonala / kontratatu beharreko enpresak:  inor ez / bat ere ez
Beharrezko ekipoak:
Erakusleak eta egiaztatze iturriak
Helburu Orokorraren erakuslea:  Proiektu honen dalit emakume onuradun guztiek badaukate ardi edo behi-azienda beraien jabetzapean, beste kastetako emakumeen antzerako urteko errentak lortu dituzte eta beraien seme-alaba guztiek izan dute adinari dagokien hezkuntzarako eskubidea.
Egiaztatze iturria:  Eguneratutako errentak (Doc. 10)
Berariazko helburuaren erakuslea: gutxienez 30 esne-behi erosi eta entregatuta laguntza gehien behar duten emakumeei, eta gutxienez  Anekaleko hiru herrixketan (Lakshmipura, Basavanapura y Arehalli);  maileguaren kudeaketa-sistema –onuradunen aukeraketa, itzultzeak, berrinbertsioak…- herrixka bakoitzeko emakumeen taldea  (SHG) eta  Center for Integral rural Welfare –CIRWen  lankidetzan.
Egiaztatze iturria: Emakume onuradunen (Doc. 1)
1 Emaitzaren erakuslea:  CIRW eta herrixka onuradun bakoitzeko hitzarmena, eta emakume onuradunen ziurtasunarekin.
 Egiaztatze iturria: CIRW-SHG Lakshmipuraren hitzarmena ; CIRW-SHG-Basavanapuraren hitzarmena; CIRW-SHG Arehalliren hitzarmena (Doc. 5)
2 Emaitzaren erakuslea: Familia-orria beteko da eta bertan diru-sarrerak eta bere kide guztien hezkuntza/ lan –egoerak zehaztuko dira, baita dagokien behiaren argazkia ere.
Egiaztatze iturria: Betetako Familia-orriak eta CIRW-k ziurtatuak. Familia onuraduna-behiak (Doc. 9, 1)
3 Emaitzaren erakuslea: Betetako Familia-orria, diru-sarrerak eta bere kide guztien hezkuntza/ lan –egoerak zehaztuko dira, baita dagokien behiaren argazkia ere.
Egiaztatze iturria: Betetako Familia-orriak eta CIRW-k ziurtatuak. Familia onuraduna-behiak (Doc. 9, 1)
4 Emaitzaren erakuslea: Familia-orria izatea eta bertan agertzea esnearen eguneko salmenta   ( kooperatiban entregatutako dokumentuak) eta norberaren maileguaren egoera.
Egiaztatze iturria: Betetako Familia-orriak eta CIRW-k ziurtatuak;  esnea entregatzean  kooperatibak ziurtatutako esne-orriak (“kartilak”)  eta  CIRW eta SHG-ek ziurtatutako dokumentazioa onuradun bakoitzaren maileguen itzultzeari buruzko datuez. Behi-orria (Doc. 2, 3)  eta Litroak prezioa Behia (Doc. 2, 4)

Onuradunak
Justifikazioa: Dalit herrixketako emakumeak dira, -edo Anekaleko Villages-en sareko tribu berekoak-,  argi eta garbi,  edonolako programa edo proiektuaren inguruan ideiatu eta garatu behar diren ardatza;  eta beraien inguruan gehitu daitezkeen nekazaritza, hezkuntza edo pertsonaren garapenean laguntzen duten programetan  sustatzea.  Euskarria dira eta era berean,  laguntza gehien behar dutenak,  talderik behartsuena oraindik jasaten ari diren bazterketagatik.
Alde geografikoa:  Anekaleko udala –Karnatakako Estatua- eta inguruan biltzen dituen herrixka edo herri erdi urbanoak. Proiektuaren lehenengo aldi hauek  hiru herrixketako emakumeekin gauzatuko da –Lakshmipura, Basavanapura eta Arehalli-  eta, aurreikus daitekeenez, Gaurenahalliko-ekin,  herri erdi urbanoa den emakumeekin.
Jardueraren arloa:  Proiektuak sustatzen dituen jarduerak,  kokalekuaren nekazal ezaugarriekin bat datoz, ganaduaren hazkuntza eta produktuen (esnea bereziki)  komertzializazioa.
Egoera ekonomikoa: Lakshmipura, Basavanapura  Arehalli bezalako herrixketan, gehienak Dalit izanik,  lan eskasia erabatekoa da.  Dalit gizon eta emakumeak, tradizioz edozein jabetza pribatutik baztertuta –etxea, lurra, tailerra-, besteen negozio edo lurretan aldizka lan eginez lortzen duten soldatei esker bizi dira.
Beharrizanak  eta giza zerbitzuetarako sarbidea: Dalit herri gehienek ez daukate inolako zerbitzu komunik.  Batzuetan,  CIRWen  lanari esker,  gune batzuk egokitu  ahal izan dira (SHGen bilguneak), eta osasun eta hezkuntza arloko zerbitzuetarako.
Sexua eta adina: Proiektuko lehenengo emakume-onuradunen aukeraketaren arabera               (gizonak ere aukeratu ahal direla ez da baztertzen),   nahiko emakume adinekoak dira (35 urte baino gehiago)  seme-alabekin,  eta alargunak seme-alabarik gabekoak. SHG berak dituen aukeraketa- irizpideei jarraituz, bereziki egoera ahulean dauden emakumeak dira, seme-alabak izan ala ez,  baina aldi berean proiektuari ekiteko eta emaitzak bermatzeko nahiko gaitasuna dutenak.  
Kasta, status:  Gehiengo osoa  Dalit kasta eta  maila sozial  baxuena. duten herrixkak dira  (adivasi  ere izan zitezkeen).



© 2006 Taldeka Lagunduz | Accesibilidad | Site by punto y pixel | [Valid HTML 4.01 Strict]  [CSS válido]  [Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI]