Euskara  |  Castellano  

Proiektuak

PROYECTO DE COOPERACIÓN CON LAS ALDEAS DE ANEKAL

Egitasmoaren Sortzea

Identifikazio eta Formulazioa

Kontrapartearen parte-hartzea
2008tik egitasmo ezberdinei esker elkarlanean batzen gaituen Anekaleko CIRWak –Center for Integral Rural Welfare- bere lan-sarean biltzen dituen 50 herrixkatik gorako bizi baldintzak hobetzea helburu dituzten egitasmo ugari zuzenean  garatzen ditu. Bengaluruko Jesuiten egoitz zentralaren laguntzaz eta Anekalerako Herri Mailako Garapen Plan baten bidez, etxebizitzak, ur putzuak, komunak eta saneamendua, besteak beste, eraikitzen dira.
Testuinguru honetan, 2013 eta 2014ean lehen fasean garatuko den  herrixka bitako familiei zuzendu zaien Behi eta Ardien Maileguaren Programa hasiberri du gure kontrapartea den CIRWak TALDEKA Lagunduzen babesarekin. CIRWak duen talde iraunkorra bera izango da egitasmoa abian jarri, kudeatu eta dinamizatuko duena bai alde administratiboan eta legalean, baita eragingarritasunaz eta herrixketan abiarazteaz arduratuko dena. Gaur-gaurkoz talde honek kudeatzen du “mikro-kreditoen” ekintza. Programa hau herrixka ezberdinetako emakumeen taldeen barnean kokatzen da eta 1000€ urteko eta herrixkako  izaten ditu. Esne-abereen mailegua eta esne salmentaren nondik-norakoak talde hauetan oinarrituko ditugu.

Biztanle onuradunen parte-hartzea
Herrixketan burutzen diran ekimen sozialen kudeaketa eta bideratzea bertoko Emakumeen Taldeen betebeharra da. Egitasmo honetan ere, taldeok partaide nagusi eta ezinbesteko dira. Zeintzuk diran Esne-Abereen mailegua jasotzeko gaitasuna eta beharra nork duen aukeratu dituztenak eta esne batze eta saltzeak eskatzen duen herri elkarlana, albaitariarenganako ardura eta maileguen itzultzeak eskatzen dituen bilakabideetan  present egongo dira. Emakumeak eurak eta beraien sendiak dira maileguen onuradunak eta egitasmoak beharko duen berdintasun eta malgutasunaren bermatzaileak.   

Lakshmipura, Basavanapura eta Arehalli izango dira lehen emakume onuradunak izango dituzten hiru herrixkak. Bengaluruko esne-kooperatiba zentralera bialdu ahal izateko, non gutxienez 20 Rupia/Litro ordaintzea adostuta daukaten, Anekaleko herri-kooperatibak esne biltzea bermatu ahal izateko egunero 150 litro ziurtatu behar dira. Mailegua jasoko dutenak SHGko emakumeak izango dira, eta hauen artean txiroenak, alargunak … edo ezintasun edo luzaroko gaisotasunen bat duten gizonezkoak. (1 Agiriko anexoan, 30 emakumeen zerrenda, lan-egoera eta sendiaren egoera aurki daitekez).

Bidai baten ondorengo ikuspegia
Egitasmoaren proposamena eta hasierako aurkezpen bat arinago eginak izanarren, 2012ko Uztaila eta Abuztua bitartean Taldeka Lagunduzeko kide batzuk Indiara egin zuten bidai baten ondorioz Anekaleko Herrixketako Emakumeei Esne-abereak Erosteko Maileguak egitasmoa burutzeak gorputza hartzen duenean eta CIRWaren eta gure elkartearen arteko akordioa soslaiatzen denean.
Egitasmoaren ideia orokorra, guztizko helburuan  “Anekaleko herrixketako dalit familietako emakumeei bizi-modu duina bideratu eta hauen seme-alabei hezkuntzarako bidea zabalduko dizkien bizi-baldintzak hobetzen saiatzea” deskribatzen den lez, gure kontrapartearekin  -CIRWarekin- akordioak finkotzeko balio izan zuen 2008ko gure lehen bidaian sortu zen. Eta aurrera darrai. Ordundik hona daliten egoera ezagutzeko, burutu ditugun egitasmoak ikuskatzeko eta, kanpoko kide edo diru-laguntzarik gabe mantendu eta burutuz gain, gure elkartearen helburu sozialarekin bat etor daitekezan egitasmo berrietan laguntzeko urtero egin ditugun bidaietan.
Aipatu bidai bietan -2008 eta 2012- Taldeka Lagunduzek eragin dituen egitasmoen ondorioz eta onuradun biztanleriak izan dituen behar larrien berri izan eta gero, gure 2009,2010 eta 2011ko bidaiek CIRWarekin dugun “Hezkuntza Egitasmoa” akordioaren oinarriak diren neska-mutil daliten Hostel edo Egoitzen xehetasunak indartuz gain, etxe hauetan bizi diren umeen eta hauen herrixketako bizi-baldintzak hobetzen lagundu duten beste ekintza batzuri bide emateko ere balio izan digute. Getxoko Udalak diruz-lagundu eta 2011 udaran filmatu zen “Balajyothi, Argi Txikiak” dokumentala Taldekaren eskutik daliten ingurua erakutsi eta ezagutzeko bide garrantzitsu bat izateaz gain, gure bidaietan aurpegia jarri eta kokatu ahal izan ditugun emakume eta herrixketan ekintza zuzenak burutu ahal izateko Taldeka bazkide eta lagunek aukera izan dezaten inflexio puntutzat balio izan du.
Gure kontraparteak bere guneko herrixketan abian jartea aztertzen ari zen ekintzekin bat eginez, 2012ko lehen erdian, Taldekako bazkideek Anekaleko herrixketako dalit sendiei laguntzeko modurik egokienetaz eztabaidatzen jardun zuten. Oinarrizko faktoreak bi ziren:

  1. Batetik, abere erosketarako mailegu programen bitartez indiako baserri-giroko biztanleriaren garapenerako dagoeneko gu bezalako beste elkarte askok indiako familiekin egiten ari diren bezala eta Indiako Gobernuak esne ekoizpena eta hau bideratuko duten kooperatibak indartzeko (gutxiengo salneurri bat ziurtatuz) duen estrategiaren barnean.
  2. Bestetik, Anekaleko herrixketako Emakume Taldeen artean mailegu sistema sendotzeko. Urteetan egindako lanaren poderioz, CIRWak eta Emakumeen Taldeek itzulpen portzentai oso garrantzitsua duten aurrezki sistema eraginkor bat ezarri dute. Finantziazio mota hau emakumeen ahalduntzearen bultzatzailea da, sendi batzuren oparotasun gabezia ahuldu duena, neska-mutil askoren eskolaratzea bideratu duena, herrixken arteko elkarlan espiritua indartu duena, …

Egoera honetan, eta gure CIRWko kideekin herrixken garapenari loturiko egitasmoei ematen diegun laguntzaren bai telefonoz bai idatzizko harreman estuari lotuta, urtero Anekalera egiten dugun bidaia prestatu dugu. Kasu honetan,  CIRWari eta bere inguruko herrixkei onura ekarri, beharrizanei erantzun eta inguruabarrek eskatzen duten esne-aberetarako mailegu egitasmoan bereziki sakontzeko ideiarekin antolatutakoa da. 
Anekaleratu aurretik, Taldekako hiru kidek antzerako egitasmoak abian dituzten beste toki bitara egiten dute txangoa:
- Bardipada (Gujerat). Orain dela hamarkada asko, Jesuita komunitate batek adivasi herrixketan behi eta bufalo emetatik ateratako esnean oinarrituz esne eta pentsu kooperatiba sare bat ezarri zute herrixketan. Hauek batuz estatu kooperatiba batera hailegatzen dira sistema piramidal baten bidez. Hemen, esnearen komertzializazioa eta sistemaren iraunkortasuna bermatzen diete. Kooperatiba hauetako arduradun ezberdinengandik elkarte hauetako erabilera eta, bereziki, sendien ekonomian, herrixkenengan eta hezkuntzan izan duten eraginaren berri zehatza jaso ahal izan genuen. Familiei, mailegu eran ematen zaizkien abereak eta honen hitzulpen euskorraren dinamika daude, nola ez, ekimen honen oinarrian. Nahiz eta esnea erosi eta komertzializaziorako Anekalekiko gizarte eta administrazio desberdintasun sakonak izan, jesuita hauengana hurbiltzea (batzuk euskaldunak) oso mesedegarria izan zaigu. 
 Fundación Vicente Ferrer. Ezagunagoak eta V.F.ren webean hobeto azpimarratuta dauden egitasmoekaz, Anantapureko herrixka askoren garapenaren sustraian dago abereen mailegu eta esnearen komertzializazioa. Anekalen aurkituko dugun egoeraren antz andiagoarekin. Herrixka batzuetako Emakume Taldeekin hitz egin ahal izanak, bere garaian abere mailegu honek zer suposatu zuen, diru etorrera iraunkor hori seme-alabeen hezkuntzarako onuragarri bilakatzeko modua, emakumearen irudiaren eta herrixketan duten posizioaren bilakaera, komunitatearen espirituarena, … lehen eskutik, aurrez-aurre ezagutarazi zigun. Epe ertain eta luzean gure egitasmoetan ezarri ahal izango dugun ikuspegia eman zigun.
Bizipen biok eta eskuratu ziguten ekarpenak Anekalera zuzenean joan ziren Taldekakide biekin zabaldu eta partekatu ahal izan genituen. Hauek pare bat astetarako joanak ziran. Denbora hau egitasmoa kokatu zitekeen herrixken egoera, hauetako batzuetan sortu berri zeuden ekimenen xehetasunak, komertzializazio bideak, oinarrizko sailtasunak (albaitarien zaintza, abereen elikadura, onuradunen prestakuntza, maileguen hitzarmenak) eta CIRWak guzti hau dinamizatzeko duen gaitasuna zehatz-mehatz ezagutzen eman zuten.
Egitasmoaren formulazioaren laburpena
Anekaleko hiru herrixkatan, gehienetan sendiak izango litzatekezan, 30 onuraduneri 30 behi erostea 2013 urtean. Behiok eskuratzea, mailegu bitartez izango litzateke. Herrixketako Emakume Taldeen bitartez egingo litzateke kudeaketa. Maileguak 3 urteren barruan, urteko %2 edo 3ko interesarekin, ordainduko lituzkete onuradunek. Epe honetan, orduan, eta maileguen ordainketa berriz ere abere gehigagotarako jarriz, mesedetutako sendien zenbakia 60ra helduko litzateke. Egitasmoak esne bilketa eta komerzializazioa bideratu eta eragiten ditu, baita albaitariaren zaintza eta maileguen kudeaketa.


© 2006 Taldeka Lagunduz | Accesibilidad | Site by punto y pixel | [Valid HTML 4.01 Strict]  [CSS válido]  [Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI]