Euskara  |  Castellano  

Proyectos

PROYECTO DE COOPERACIÓN CON LAS ALDEAS DE ANEKAL

Getxoko Gazteak

Eskerrik Asko Getxoko Gazteei
Nunca tres vacas pesaron tan poco


“Hiru Behi Anekalerako” Egitasmoa

Orain aste batzuk gure Anekaleko kideek Lakshmipurako zeintzuk sendik jasoko dituzten lehen behien informazioaz gure “Hiru Behi Anekalerako” Egitasmo txikiak bere helburuak lortu ditu.
2_vacaIdeia 2011ko Abenduan sortu zen. Ahal izate gutxiko gazte batzuk Anekaleko Dalitei begibistako moduz lagundutzea zen oinarria. Getxoko TALDEKA kide batzuk jarri genuen abian. Egitasmoa  maila txikikoa eta saiakera gisakoa zenez gure kokapen fisikora –Getxo ingurura- eta gizarte mailara –gure eta gure seme-alaben lagunak- mugatu genuen. Hau da, jende gaztearengana zuzendu ginen.  
Hedapena oso xumea izan zen: 2012ko hambi hilabeteetan, 5-10€tako hileroko kuoten bidez 3 behi erosteko 2040 euro lortzea. Kopuru horrek hire behi erosi eta hasierako gastuei (garraioa, mantentzea,…) aurre egiteko aina bermatezn zigun. Horretarako maila bata edo besteko kuotak kantitatea lortu behar genuen: Modu honetan ezagutarazi genuen:
Egitasmoa “Hiru behi Anekalerako”
Helburua: Anekalerako 3 behiren erosketa finantzatzea. Aldi berean:

  • Herrixkako umeek esnea edatea ahalbidetzea.
  • Esne salmentatik diru sarrerak lortzea.

 Aurrekontua: 2040€:

  • Behiak erosi (390€x3) eta garraiatu (130€).
  • Kortak eguneratu (600€).
  • Lehen 6 hiletarako pentsua (140€).

Epeak.
-Finantziazioa lortzeko: 2012ko Urtarriletik Abendura.
-Egitasmoa burutzeko: 2013ko Urtarrila eta Otsaila.
Xedea: Anekaleko CIRWaren sareko herrixka bate do batzuetara zuzenduko llitzatekezan egitasmo txikiak finantzatu eta babesteko herri mailako sare solidario baten eragingarritasuna miatu. (Behi eta bufaloen hazkuntza eta hauengandik ateratako produktuen salmenta, arropa tailerrak, baratzak, edo zeta ekoizpena). Egitasmoaren kudeaketa eta izenburutzaEmakumeen Taldeei dagokie. Taldeok herrixkako dinamizatzaileak dira.
Funtsen jatorria:Egitasmoan partaide izateko modu bakarra 2012ko hile bakoitzeko kuota bat ordaintzea da (12 Kuota). Era bitako kuotak daude:

  • Hileko 5 Euro.
  • Hileko 10 Euro.

Honela, 5€ jartzen dituenak, urte azkenean 60€ ipiniko ditu; 10€tako aukeratzen duenak, 120€. 5€tako 14  eta 10€tako 10 lortuz, 2040€ak lortuko litzatekez.

Pare bat asteren buruan, amezten genuen “herri mailako sare txiki” hori helburu ekonomikoak eskatzen zuen baino partaide gehiagorekin josia geratu zen. Batez ere 17 eta 21 urteko gazteak ziran; kopuru bat edo besteko kuoten atzean banakako, bikoteko edo familietako ekarpenak zeuden. Baita neska-mutil gazteagoenak ere -13 eta 15 urte bitartekoenak. Hauek ikasturte guztian, hilero, 5 eurotako 5 kuota emateko antolatu ziran.
 Joandako 2012ª zehar kolaboratzaileak, emailez edo horretarako sortu zen helbide elektroniko baten bidez,  aldiro informatuak izan dira. Ekarpenen aurrerakuntzez, Anekalekin izandako harremanez, egitasmoari buruzkoak eta, bereziki, dagoeneko abian dagoen TALDEKAk bere egin duen CIRWaren guneko herrixketako Behi eta Ardien Egitasmoaren garapenaren barnean gure “mikroproietktoa” nola joan den sartzen jakinarazteko.
Gure ekimena abiarazten zuen idazkia honela hamaitzen zen:
Egitasmo hau TALDEKAAko kideek Getxon bultzatzen dugu, Anekaleko dalit azken urte hauetan garatzen ari garan lanarekin bateginez. Anekal, Indiako Bangaloretik 50 Km,tara dago. Gure weborrian irakur dezakezuenez, bideratuta ditugun  hezkuntza egitasmoez gain, beharizanak bukaezinak dira; hau bezalako egitasmo txikiek laguntza handia dakarte lan egiten dugun herrixketara. Anekaleko gure kontraparteak, CIRWak, edozein egitasmotan gardentasuna eta eraginkortasuna bermatzen digu.
Joan den Urtarrilaren azkenetan, lortu genituen 2300€ak TALDEKAri eman genien Anekalera bideratzeko. Laguntza TALDEKAK, hurrengo urteetan buru-belarri sartuko den,  behien egitasmoa ziurtatzeko egiten duen lehen diru bidalketa eta berehala suertatzen da. Gure “Hiru Behiak” TALDEKAk berehala 15 behi erosteko hitzarmenari batu eta gehitzen zaizkio.
Ezperientzia ona izan da; gazte hauen partaidetza solidarioa lortzeaz gain  Anekaleko Dalitekiko ardura eta interesa sortzea  –azken finean, garrantzitsuena-  lortu dugun jakitea ez da erraza; edo munduko beste tokiren batetan egoera oso larrian dagoen hainbat jendearekikoa. Gutxienez espero duguna ekintza solidario eta erraz baten bidez –dalit familia bati behi batek nolako eragin ekonomiko eta soziala onuragarria sor diezion, adibidez- nolako emaitz bikainak lor daitekezan.
Gure eskerrik beroenak Elena eta Ricardori, Karmele eta Sabineri, Carmen Amurriori, Arantza eta Alfonsori, Ane eta Andoniri, Paulari, Justari, Albertori, Aliciari, Pedrori, … Bereziki gazte jendeari: Telmoe eta Beñat Enziondori, Mikel Seron, Izaskun Villaro, Iñigo Bartolomé, Naiara López, Luke Gondra, Goizane Urrutia, Ane Zubizarreta, Miguel eta Patricia Andreu, Amaia Ruiz, Aintzane casado, Jon Alvarez, Aletxu Unamuno, Yeray Montané, Jaime, Lucía, Clara, …
Eta oraindik modu bereziago batetan, eskerrik xamurrenak Lucía eta Iñigo Gonzalezen inguruan urte guztian zehar antolatu eta konprometitu diran oso jende gazteak osatiuriko talde bihei. Iñigorekin Europa Ikastetxeko DBH 2ko zenbait neska-mutil: Alejandro, Martín, Iñaki, Iñigo eta Beatriz. Eta Luziak oso ondo antolatutako lanaren ondorioz Europa Ikastetxeko DBH 4 Mailako neskei, guztien artean 4 kuotaraino batu ahal izan dutelako: Laura, Emma, Uma, María, Leire, Paula, María, Nerea. Eta beste ikastetxe batzuetako lagunei: Ignacio, Santiago, Alejandro, …
P.D. Hiru Behien Egitasmoa, lorturikoaren gainerakoekin eta TALDEKAren (Behien Mailegua) egitasmoari lotu zaiolako, Lau Behien Egitasmoan bilakatu da.

 

Proyecto “Tres vacas para Anekal”
  Con la información que nuestros compañeros de Anekal nos enviaron hace unas semanas sobre las familias de Lakshmipura que recibirán las primeras vacas, nuestro microproyecto  “tres vacas para Anekal” ha logrado sus objetivos.

 

 


© 2006 Taldeka Lagunduz | Accesibilidad | Site by punto y pixel | [Valid HTML 4.01 Strict]  [CSS válido]  [Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI]