Maiatzaren 18an, igandean, ikusiko dugu elkar «Getxotik Mundura Mundutik Getxora»! Getxoko Udalak antolatutako topaketa hauleku ezin hobea da GKEen eta nazioarteko lankidetza-proiektuen lana gertutik ezagutzeko. Tailerrez, eta zuzeneko musikaz beteriko eguna izango da San Nicolas plazan 11:00etatik 15:00etara.

Urtero bezala, gu ere han izango gara Indian egiten dugun lana zuekin partekatzeko. Gure hezkuntza-proiektuei, azken urteotan lortu ditugun aurrerapenei eta aurrera egiten jarraitzen ditugun erronkei buruzko guztia kontatuko dizuegu. Gainera, oso pozik egongo gara zuek ezagutzeaz, zuen galdera guztiei erantzuteaz eta, lagundu nahi baduzue, nola egin dezakezuen azalduko dizuegu.

Eskerrik asko Getxoko Udalari beste urtebetez gonbidatzeagatik. Han itxarongo zaituztegu!

Dohaintzak

Cuenta Bancaria:
ES38 2095 0310 50 9106696594

Número:
08706