Taldeka Lagunduz Euskal Herriko Elkarteen Erregistroan G95359386 zenbakiarekin erregistratuta dago.

Zergatik beste GKE bat?

Herrialde pobre batean izan dezakegun lankidetzan ekarpen logistikoaren zentzua ezezik, inplikazio eta konpromiso pertsonala izatea ere nahi dugulako. Horrela, gure Aurkezpen Gutun honetan, beharrezko gaitasuna daukan edozein kolaboratzaileri eskaintzen diogu Taldekan une horretan lantzen dagoen proiektu zehatzean lan egitea.

Taldeka Erakunde moduan

Taldeka erakunde ez konfesionala eta apolitikoa da. Eta bere izenak adierazten digun bezala zuzendaritza zein kolaboratzaileen talde-lanaren garrantzia azpimarratu nahi dugu: "Guztion lanagatik ez balitz, inor ez litzateke ezer izango".

 

Taldekan Giza Eskubideen Deklarazioaren lehenengo artikuluaren filosofia geure gain hartzen dugu, hau da, errealitate itxaropentsuago eta berri bateranzko ibilbidea egin behar dugula, elkarrekin bizitzen ikasteko eta guztion artean mundu-anaiartetasuna sortzeko. Edozein errealitatean eragina izateko aurretiaz ezagutu egin behar da. Gure kasuan, herrialde eta leku zehatz batean kokatzen da gure proiektua eta bertako gizon eta gehien bat emakumeek (herrialde pobretuen itxaropenik nagusia) daramaten eguneroko bizimodu heroikoan, nahiko miraritsua da duten munduan bizirik irautea ere. Proiektu solidarioak gauzatzean poztasunak batzutan, eta nahigabeak beste hainbatetan ere bilduz joaten dira. Ez da gauza bera izaten irudikatzen duzuna eta gero burutzerakoan benetan egin daitekeena. Beraz, gure erakundearen zutabeak pazientzia eta itxaropena direnez, pazientzia gutxikoak izan nahi dugu helburuak lortu arte baina pazientzia handikoak bitarteko jarduerekin. Bertakoekin daukagun kooperazioa "berdinen artekoa" eta "gizalegezkoa" izatea nahi dugu. Gizon eta emakume horien samurtasun eta duintasunak maila berean jartzea eskatzen digulako.

Gure kontrapartea

Gure kontrapartea Landa Ongizate Integralerako Zentroa da. CIRW, Anekal Jesuit Educational and   Charitable Society-ren adar bat, aktiboki ari da lanean Anekal Talukaren hogeita zortzi panchayatetatik hamarretan. Urruneko 36 herrixka baino gehiagora heltzen da pobreak kontzientziatzeko eta ahalduntzeko, eta arreta berezia jartzen die dalit kastako haur, gazte eta emakumeei, tribalei eta migratzaileei. Hainbat programa eta proiekturen bidez, zentroak funtsezko gaiak jorratzen ditu: haurraren eskubideak, alfabetatzea, kasten eskubideak, hezkuntza, osasuna, familiaren ongizatea, landa-garapena, pobrezia arintzea, lanbide-heziketa, garapena eta emakumearen ahalduntzea. Zentroak lan egiten du bizi-maila hobetzeko, autoduintasuna sustatzeko, oinarrizko giza eskubideei buruzko kontzientzia soziopolitikoa areagotzeko, aukera-taldeak mobilizatu eta batzeko, beren eskubide eta prerrogatiben alde borrokatzeko, eta haiek hezteko, gobernuaren hainbat plan balia ditzaten. Helburu nagusia pertsonei gizarte-aldaketarako eragile bihurtzen laguntzea da. Zentroak osasuna eta higienea hobetzeko zerbitzuak ere eskaintzen ditu, Bangaloreko St John 's Hospital ospitalearen laguntzarekin.

Dohaintzak

Cuenta Bancaria:
ES38 2095 0310 50 9106696594

Número:
08706